Arbil cede expresamente el permiso de reproducción bajo premisas de buena fe y buen fin
Para volver a la Revista Arbil nº 104
Para volver a la tabla de información de contenido del nº 104


La ley Pastor y sus desarrollos posteriores es el origen de millones de asesinatos de niños en sus primeros momentos de vida
La ley Pastor y sus desarrollos posteriores es el origen de millones de asesinatos de niños en sus primeros momentos de vida
[Enlace recopilación de artículos sobre la manipulación embrionaria]

Industrializazioa Euskal Herrian

por José Luis Orella

Euskal Herrian industrializazioari buruz hitz egitea, batez, ere, Bizkaiko industri iraultza aipatzea da. Iraultza horren abiapuntua burdin mineralaren erauzketa lostitako kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen eta industria garapenaren bultzatzailea. Baina gerra zibilen eta esparru jurídico foralaren erruz, industrializazioa ez zen XIX. mende hasieran abiatu, Europako beste leku batzuetan bezala. Bizkaian, 1840. urte inguruan zenbait enpresa Portu baziren ere (Boluetako Santa Ana esaterako, lehen bazkun anonimo modernoa izan zena), industrializazioa joan den mendearen amaieratik hasita finkatu zen.

Prozesu horretako protagonista burguesía Portu berria izan zen, ez aurreko garaietan merkataritzaren garapenarekin batera sortutakoa. Talde horrek zuen aginpiderik handiena atzerriko konpainiek ustiatzen zituzten meatzeen jade izatea ze. Batzuetan, lotu egiten ziren atzerriko eta Euskal Erico enpresak; adibidez, burdingintza enpresa ingeles, frantses, belgikar eta alemaniarrek bi métase konpainia Erato zituzten ibarri eta Kia. Familia taldearekin: Orconera iron Ore C.L. eta Société Franco-Belge des mines de Somorrostro. Batez ere Britainia Handiko burdin lanteagietara egiten ziren burdin mineralaren esportaziotik lortutako etekinak bertoko burdingintza industria eta beste industria osagarri batzuk eratzeko inbertitu zen eta hori izan zen Bizkaiaren garapen kapitalistaren hasiera. Hori baino lehen, erlazio ekonomikoa “koloniala” izan zen: Bizkaiak egiten zuen gauza bacará lehengai minerala esportatzea zen.

1887tik aurrera, ekonomiaren ikuskera nacionalista Garate zen eta Errestaurazioko Gobernuek ondo hartu zuten. Euskal Erico burdingintza Espainiako merkatuari begira egituratu zen. Horretarako atzerriko lehia gainditu beharra zegoen. Beraz, burguesía indústriala, Victor Chavarri buru zuela, merkatu nazionalaren controla ziurtatuko zion Megeria protekzionista lortu nahian hasi zen.

Asmoa Espainian produktu elaboratu edo erdielaboratuak saltzea bazen, produkzioa dibertsifikatu beharra zegoen. Behar horren eta 1891an protekzionismoa zabaltzearen ondorioz, metalgintza industria ertaina Portu zen. Industri arlo hori burdin lantegi handietako produktuak lantzen zituzten zenbait bazkunek ertzen zuten.

Metal lantegi ertainek, nahiz 1891an ezarritako muga lege protekzionistaren itzalpean sortuak izan, ez zuten garapen handirik izan merkatu espainiarra merkatu kontsumitzaile bihurtu zen arte. Hori 1896an gertatu zen, neurri protekzionista gehiago ezarri zirenean. Hedapena 1898an hasi zen, itsasoz haraindiko gerra amaitu zenean: Espainiak Kuba eta Filipinak gakldu zituenean, kolonietako kapilatak aberrira itzultzearekin batera política indartu eta economía Garate zen.

Meatzaritzako empresario batzuek metalgintzan inbertitu zuten; beste batzuek, berriz, ontzigintzan eta mineral garrioko pleiten prezioa eurentzat geratzea Portu zuten. Sektore horretan buru Sota eta Aznar izan ziren eta euren ostean Martinez de Rodas konpainia. Jarduera horiek guztiek ematen zuten potentzial ekonomikoa ilusita, zenbait zerbitzu Portu beharra zegoen. Beraz, 1891n Banco de Comercio eta Bilboko Burtsa Portu ziren, capital hori guztia inbertsioetarantz bideratzeko. Sasoi horretan Portu ziren trenbideak, Orduña eraiki zen Bilboko kanpoko portua eta Orduña hasi zen jesuiten Deustuko Unibertsitatea.

1898tik 1901erako urteek hazkuntza ekonomikoa bici izan zuten. Ontzigintza sektorea finkatu egin zen eta bere inguruan aseguru konpainiak eta lehenengo ontziola modernoa Erato ziren. Gaitera, euskal kapitalismoa hedatzen zihoan: inbertsioak egin zituen Penintsula osoan, hainbat sektore ekonomikotan; nazioko merkatuan nagusi zen eta Espainiako expresen artean liderra. Krisi txiki baten ostean, 1914-1919 tartean economía berriro suspertu zen Lehen Mundu Gerraren eraginez. Espainia neutrala zenez, gerran ari zirenek ez bezala, esporta daitezkeen produktuen eskari handia izan zuen. Gerra denboran lortutako etekinek expresen kapitala handitu egin zuten eta enpresa gehiago Portu ziren; adibidez Babcock Wilcox, marinen eraikuntza enpresa eta Siderurgia del mediterráneo, Sotak Dagunton sortutakoa.

Industriaren garapenak gizartean eragin izugarria izan zuen, eskulan ugari behar baitzen. Langile horieri Ester egin zuen aurrera prozesuak. Gehienak inguruko probintzietatik etorri ziren. Industrializazioaren eraginez finantza aginpide handiko oligarkia era jaio zen. Bilboko itsasadarraren eskuin ibarreña kokatu eta ingeles motako etxe multzo dotoreak eraiki zituzten. Industrietako langileak, berriz, ezker ibarreña bici ziren, lan egiten zuten fabirken ondo-ondoan zeuden etxeetan. XIX. Mendetik XX. Menderako berrogeita hamar urteko tarte horretan, Bizkaiak gizarte nekazari eta tradizionala izateari utzi zion eta gizarte moderno eta industriala bilakatu ze.

•- •-• -••••••-•
José Luis Orella


Pon la cruz en tu declaración. No le des tu dinero a las ONG´s que atacan la dignidad humana y el orden natural

 

Para volver a la Revista Arbil nº 104
Para volver a la tabla de información de contenido del nº 104

La página arbil.org quiere ser un instrumento para el servicio de la dignidad del hombre fruto de su transcendencia y filiación divina

"ARBIL, Anotaciones de Pensamiento y Crítica", es editado por el Foro Arbil

El contenido de estos artículos no necesariamente coincide siempre con la línea editorial de la publicación y las posiciones del Foro ARBIL

La reproducción total o parcial de estos documentos esta a disposición del público siempre bajo los criterios de buena fe, gratuidad y citando su origen.

Foro Arbil

Inscrita en el Registro Nacional de Asociaciones. N.I.F. G-47042954
Apdo.de Correos 990
50080 Zaragoza (España)

ISSN: 1697-1388